Lakrikun

 

.1994. urtean sortu genuen antzerki talde amateurra, Ikasberri Ikastolaren babesean. Noizean behin antzerki obra berriak prestatu eta jendeari eskaintzeko asmoz eratu genuen taldea. Denborarekin, eta hamar urte pasa eta gero, taldeak obra berri asko estreinatzeaz gain, herriz herri antzezten ibili gara.

Antzeztutako obrak ere, asko izan dira:

Herri askotan izan gara urte hauetan guztietan gure antzerki lanak erakusten, eta aurrera begira, asmo berdinak ditugu. Antzerki lan berriak prestatu eta jendearengana hurbiltzea antzerkiaren bitartez. Antzerki amateurraren egoera, orokorrean, nahiko eskasa dela uste dugun une honetan, aurrera jarraitzeko gogoak ez zaizkigu falta. 18 urtetik gorako edonork hartu dezake parte taldean, modu desberdinetan. Antzerkia egiteko gogoa baino ez da behar.