Izarraitz Igeri Elkartea

 

Izarraitz Igeri Elkartea 1987. Urteko martxoaren 17an sortu zen.

Taldea sortzeko orduan, honoko helburu hauek betetzea zuten oinarri:

-Jendeak kirola egitea.
-Lagunarte berrietan sartzea.
-Txapelketa mundua ezagutzea.
-Igeriketan lau estiloak menperatzea.

Izarraitz Igeri Elkarteak orain arte ibilbide luzea egin du. Eta ibilbide horretan hainbat txapelketa ere lortu ditu; besteak beste:

-Ligako txapelketak.
-Gipuzkoako txapelketak.
-Euskadiko txapelketak.
-Estatu mailako txapelketak.
-Eskolarteko eta federatu txapelketak.

Azken urte hauetan, Gipuzkoa eta Euskadi mailako txapelketan izan dute protagonismo nagusia, hainbat domina lortuz. Txapelketetaz gain, bestelako ekimenetan ere parte hartu izan dute, hala nola, Getaria-Zarautz igeriketa trabesian.