Azpeitiko Parrokiko Misio Taldea

MISIO TALDEA

Azpeitiko Parrokiako Misio Taldea jaio zen parrokiko gazteen hutsune bat betetzeko asmoarekin. Patxi bikarioa zela gidari, zazpi bat gazte bildu ginen eta hirugarren mundua oinarritzat hartuz, sendotza ondorengo gazteen heldubide bezala izaten saiatzen hasi ginen.Dena den, etzen bakarrik parrokiko hutsune baten beharra betetzeko ahalegina izan, baizik eta bertan hasitako gazte taldeak bazuen bere barnean Hirugarren Munduarekiko nolabaiteko kezka eta injustizi global horren aurrean ahal zen einean erantzun kristau bat emateko gogoa.

Kezka, ilusio, beldur, poz eta beste sentimenduak nahasirik ekin genion gaur egundaino sustartu dugun misio taldeari eta nahiz eta jendearen joan etorriak izan(Patxiren ordez Kepa Susperregi, parrokoa, dugu apaiz laguntzaile; taldekide berriak barneratu dira eta beste batzuk beste arlo batzueri ekin diote,...), beti saiatu gara lehen eguneko ikuspegi zabal hori mantentzen,hots, Jesusen irudia txiroen giza errealitatean.

Hau guztia nolabait mamitzeko gure taldea honako ardatz nagusietan mugitzen da:

1- Urtero herritarrei begira bi ekintza nagusi burutzen ditugu:

a) Gabonetan misio azoka antolatzen dugu Hirugarren Munduko produktoak salduz eta Bidezko Merkataritza bultzatuz.

b) Santio egunean herriko plazan erretzen den txekorra banatuz, bertan biltzen den diruarekin Hirugarren Munduko proiektu bat babesten dugularik.

2- Urtean zehar Azpetititik joandako misiolariekin harreman berezi bat izaten saiatzen gara gure gertutasuna eta babesa adieraziz. Hemen barnean misiolarien hitzaldiak,eskutitzak... sartuko lirateke.

3- Taldekideen prestakuntzarako, gotzaindegitik antolatutako hitzaldi, ekintza egunetara joaten saiatzen gara, ildo berdinetik talde barneko hezkuntza burutuz. Arlo honetan Hirugarren Munduko herrialdetan lan-ekintzak osatzea bultzatzen da.

4- Azpeitiko parrokiko talde bezala gazteen eta parrokiaren artean lotura bat izaten saiatzen gara, lehen aipaturiko ekintzetan beraien partaidetza eta harremana bultzatuz. Ildo honetatik gure kristau fedearen sakonketa edota kezka azaleratzea azpimarratuko litzateke.

Bukatzeko ezin agurtu gure taldekidi den Urrategi Alberdiren lana aipatu gabe. Azpeitiko neska eder honek duela lau urte Errepublika Dominikarrean kokatu zuen bere bizi-proiektua eta egun beste hiru urtetarako luzatu du.Gure lana hemen izanagatik beti gogoan izaten dugu berak han burutzen duen lan xumea eta mamitsua. Ea denon artean han eta hemen lortzen dugun giza errealitatea antzekotasun batean osatzea eta Jesusen mezu nagusia eguneroko bizitzan sustartzea,hots, hain zaila den elkar maitatzea edo gutxienez errespetatzea.