Azpeitiko Argazki Elkartea

Azpeitiko Argazki Elkartea 1984. urtean sortu zen, Sansebastianak igaro eta segituan. Lokalaren inaugurazioarekin sortu zen.

Lehen urteetan, soziedadeetan egiten zituzten bilerak, Lagun Onak-en, Txalintxon etab. Alde horretatik arazo nahiko ibili zituzten. Materiale aldetik ere buruhauste batzuk bazituzten orduan. Garai hartan materiala lortzea ez zen gaur egun bezain eskuragarria, eta Iparraldera joan behar izan zuten, Hendaiara eta beste herri batzuetara hain zuzen ere. Argazkiaren arloan Euskal Herriko elkarterik zaharrenetakoa da Azpeitikoa.

Azpeitiko Argazki Elkarteak bere ibilbidean zehar hainbat ekitaldi antolatu izan ditu, besteak beste, Udaberriko Rallya, ikastaroak, Udazkeneko Rallya eta Santo Tomasetako lehiaketa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, honoko helbidean aurki dezakezu: www.azpeitikoargazkielkartea.com.