Aho Bizarrik Gabe

Azpeitiko Kultur Mahaia, Erlo Telebista, Sanagustin kulturgunea, Urola Kostako Hitza, Uztarria Komunikazio Taldea

Solasaldi zikloa

Oro har bi hilean behin hontaz eta hartaz jende ezagun eta euskaldunarekin solasean aritzeko helburuarekin sortu genuen Aho bizarrik gabe zikloa, 2013an. Pare bat urtean, behintzat, kalitateko eta prestigioko saioak euskaraz antolatzea Azpeitian, horixe zen asmoa. Hamabi lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera, euren gogoetak plazatzera: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard, Fermin Muguruza, Ramon Saizarbitoria eta Gaizka Garitano. Herriko beste horrenbeste lagunek jarritako gaien bueltan aritu ziren sola- sean, batez beste ehunen bat lagunen aurrean.

Haien hausnarketa esanguratsuak orain sareko liburu honetan bildu ditugu, saioak ahal den irakurgarrien eskainiz (Erlo Telebistaren bideoetan, saioak osorik: azpeitikokulturmahaia.com/abg).

Aho bizarrik gabe zikloaren antolatzaileok izandako lankidetzaren balioa ere azpimarratu nahi dugu. Bakoitzaren ezaugarriez baliatuz, solasaldien zabalkude askotariko eta zabala egin genuen. Liburu hau da -hedapena barne-, ahalegin horren beste froga bat.

Eskerrik asko guztioi, eta segi dezagun euskaraz bizitzen.

azpeitiko kultur mahaia, erlo telebista, sanagustin kulturgunea, urola kostako hitza, uztarria komunikazio taldea

  Jaitsi liburua oso-osorik PDF formatun (7.2 MB)