Lourdes Arrieta

Miel A. Elustondo (Eusko Jaurlaritza)

Lourdes Arrietari buruzko biografia hemen

---

Eusko Jaurlaritzak Bidegileak bildumako 49. eta 50. biografia sorten aurkezpena egin zuen 2007ko abenduaren 6an, eta bertan Lourdes Arrieta zenari buruzko liburuxka argitaratu du. Miel A. Elustondok (Azpeitia) egin du.

Azpeitian jaio zen Arrieta, 1958an, eta 2005eko apirilaren 15ean hil zen, Lantziegon (Araba), auto istripuan.

Irakaslea izan zen Arrieta. Lantziegoko (Araba) Ikastolan 21 urterekin hasi zen lanean. Han geratu zen bizitzen. Ikastolaren sorreran lan handia egin zuen, baita Lantziegon euskara bultzatzearen alde ere. Hango Udalak Ikastolari Lourdes Arrieta izena jartzea erabaki zuen. Lantziegoko Udaleko EAJren zinegotzia ere bazen azpeitiarra.