Estilo liburua

Uztarria.com-erako estilo liburuaren helburua da komunikazio taldearen jokamoldea eta Uztarriaren proiektuen nondik norakoak zehaztea. Uztarriaren oinarrietako bat pluraltasuna denez, hori bermatze bidean, printzipio etiko batzuk jasotzen ditu gidaliburuak. Deontologiaz gain, hizkuntzari eta ortotipografiari lotutako zenbait gomendio ere badira estilo liburuan. Bestalde, Azpeitiari zuzen-zuzenean lotutako atal bat ere bada. Bertan, herriko auzo eta kale izendegia, azpeitiarrez hobetsitako zenbait hitz eta herriko elkarte, talde, ikastetxe eta guneen izenen idazkera ere jasota daude.