Konpostaren inguruko tailerra eskainiko dute astelehenean Otzakan

Intza Trula 2024ko mai. 10a, 12:00

Konpostaren inguruko tailerra eskainiko dute astelehenean Otzakan. (Pixabay)

18:00etan jarri dute hitzordua, eta ikasteko interesa duen orok har dezake parte.

Azpeitiko Udalak eta Kimubat taldeak antolatuta Otzakako baratze parkean konpostaren inguruko tailerra izango da datorren astelehenean, hilaren 13an, 18:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, baratzeko hondarrak konpostatzen irakatsiko dute tailerrean, eta ikasteko interesa duten guztiak har dezakete parte bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide