Urola Ikastolakoak, jaio ziren eguneko egunkariak arakatzen

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 6a, 17:36

Urola Ikastolako ikasle taldeetako bat Hitza egunkari zaharrak arakatzen, gaur goizean Dinamoan. (Mailo Oiarzabal)

DBH1eko ikasleak Dinamoan izan dira gaur, eta asteazkenean ere izango dira, Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) Azpeitiko egoitzan, eskolako lan baterako behar dituzten 2011ko eta 2010eko Hitza egunkarietako albisteak aukeratzen.

Jaio ziren egunean herrian edota eskualdean zer albiste argitaratu ziren ikusi, hiru aukeratu eta horiei argazkiak ateratzea. Egiteko horixe izan dute gaur goizean Dinamoa sormen gunean, Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) Azpeitiko egoitzan, txandaka izan diren Urola Ikastolako DBH1 mailako lau taldetako ikasleek. Ingeles ikasgairako egin behar duten lan baterako aurkitu eta aukeratu berar zuten informazioa, eta Urola Kostako Hitza egunkariaren 2011ko eta 2010eko aleak izan dituzte informazio iturri.

Asteazkenean, eginkizun bera izango dute Urolako DBH1 mailako beste hiru gelatako ikasleek.