Doinu dantzagarriak entzun dira Soreasun, Azpeitiko Musika Bandak jota

Nerea Uranga 2024ko mai. 5a, 16:17

Azpeitiko Musika Banda, gaur Soreasun. (Nerea Uranga)

Udaberriko kontzertua eskaini dute gaur Azpeitiko udal Musika Bandako musikariek. XX. mendeko Amerikako hainbat dantzarako erritmo interpretatu dituzte.

Gaur eguerdian, 12:30ean hasita, Azpeitiko Udal Musika Bandak Udaberriko kontzertua eskaini du Soreasu antzokian. Kontzertuan XX. mendearen hasieratik erdi aldera artean Amerikan sortu eta garatutako dantzarako erritmoak interpretatu dituzte, Unai Frantsesena zuzendari dela.

Musika Bandaren kontzertura joandako herritarrak. (Nerea Uranga)