Maiatzeko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Domusa Teknik 40 MLKren antolaketa

Uztarria 2024ko mai. 1a, 15:41

Uztarria datozen egunetan hasiko da bazkideei maiatzeko aldizkaria etxez etxe banatzen. Aldizkarian, besteak beste, Domusa Teknik 40 MLK ultra trailaren antolaketa argazkietan landu da. Honako hau azken zenbakiaren aurrerapen bideoa da. 

Maiatzaren 4an jokatuko da aurtengo Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa. Egun bete-betea izango da parte hartuko duten kirolarientzat, ikusleentzat, proban laguntzen ariko diren boluntarioentzat eta, nola ez, antolatzaileentzat. Antolaketaren inguruko erreportajea irudietan jaso da maiatzeko Uztarria aldizkarian.