Loiola-Azkoitia arteko oinezkoentzako bidea itxiko dute ostegunean, eroritako zuhaitzak kentzeko

Maialen Etxaniz 2024ko api. 30a, 15:27

Errepide ondoko bidea itxiko dute zuhaitzak erretiratzeko. Azpeitia-Azkoitia joan-etorria egiteko bidegorriko bidea erabili beharko dute oinezkoek. 

Haizeak lau zuhaitz bota zituen larunbatean, eta ostegunean kenduko dituzte horiek bide bazterretatik. Hori dela eta, ostegunean itxi egingo dute Loiolatik Azkoitira errepide aldetik oinez joateko bidea. Hain zuzen, Diego Garcia zenaren omenezko eskulturaren inguruan erori zen zuhaitzetako bat, eta hori erretiratzeko lanak egingo dituzte ostegunean.