'Bota bildurrikpe!' bertso saioa izango da gaur Haginpen

Maialen Etxaniz 2024ko api. 26a, 10:38
2022ko 'Bota bildurrikpe' saioko artxibo irudia.

22:00etan hasita, bertsotan ariko dira Nerea Ibarzabal, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña eta Aitor Tatiegi.

Hirugarren urtez jarraian, umorea ardatz duen Bota bildurrikpe! bertso saioa egingo dute gaur, ostirala, Haginpe tabernan. Aurtengoan, oholtzara igoko dira Nerea Ibarzabal, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña eta Aitor Tatiegi. Urtero bezala, askotariko ariketak egin beharko dituzte bertsolariek, umoreari iskin egin gabe. 

Bertso saioa 22:00etan hasiko da, eta doakoa izango da.