40 urte pasa federatuta egin dituzten zortzi azpeitiar omendu ditu Euskal Mendizale Federazioak

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 26a, 10:37

Tolosan egin zuen ekitaldia EMF-k herenegun, 40 urte baino gehiago federatuta daramatzaten mendizale gipuzkoarrei aitortza egiteko.

Euskal Mendizale Federazioan (EMF) federatuta 40 urte baino gehiago daramatzaten gipuzkoarrak omentzeko ekitaldia egin zuten asteazkenean, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor antzokian.

Federazioaren aitortza eta oroigarria jaso dituztenen artean zortzi azpeitiar daude: Miguel Angel Aizpuru Aramendi, Jose Antonio Aldalur Goenaga, Fidel Olaizola Aizpuru, Jesus Rezabal Alkorta, Jose Antonio Arozena Odria, Gemma Riveira Quintana, Jose Ignacio Olaizola Orbegozo eta Begoña Aizpitarte Iturzaeta.

Horietako batzuk ageri dira EMF-k zabaldutako argazkiotan.