Zozketa

Belakoren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko api. 22a, 11:30

Kontzertua 22:30ean hasiko da larunbatean, Sanagustin kulturgunean, eta Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu.

Belako eta Nize taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean, apirilak 27, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.