Zozketa

Zozkatu ditu Uztarria Gukak biharko kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2024ko api. 18a, 13:47

Leihotikan eta Toc taldeen kontzertua bihar 22:30ean hasiko da, Sanagustin kulturgunean. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Leihotikan eta Toc taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, ostirala, 22:30ean Sanagustin kulturgunean. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bina sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Xabi Bikendi eta Jesus Mari Artola bazkideak izan dira sarreren irabazleak.