Itsaspeko altxorrak, Sanagustingo hormetan ere bai

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 18a, 12:04

Soreasu antzokian ematen ari diren ikus-entzunezkoez gain, Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren barruko argazki lehiaketan saritutako argazki batzuk ere ikusgai jarri dituzte aste honetan kulturgunean. Igandea bitartean ikus daitezke han.

Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak geldialdia egin du apirilean Azpeitian. Hilaren 10ean eta atzo itsaspeko munduari buruzko hainbat film ikusteko aukera izan zen Soreasu antzokian; eta datorren asteazkenean, hilaren 24an, izango da Soreasun Cimasuben ikus-entzunezkoen azken emanaldia.

Ikus-entzunekoez, gain, ordea, Cimasuben barruko argazki lehiaketan saritutako argazki batzuk ere ikusgai jarri dituzte aste honetan Sanagustin kulturgunean. Hamalau argazki dira, guztira, eta igandea bitartean ikus daitezke han.