ETS, Tapia eta Leturia Band, Izaro eta Zetak aurtengo saninazioetako kontzertuak

Nerea Uranga 2024ko api. 12a, 17:35

Azpeitiko Udalak iragarri ditu aurtengo saninazioetako kontzertu nagusiak.

Inoiz baino lehenago iragarri ditu Azpeitiko Udalak sanizazioetako gauak girotuko dituzten kontzertu nagusiak.

Honakoak izango dira Azpeitiko herriko festetan joko duten taldeak:

  • Uztailak 27, zapatua. En Tol Sarmiento (ETS), plazan.
  • Uztailak 30, asteartea. San Inazio bezpera. Tapia eta Leturia Band, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • Uztailak 31, asteazkena. San Inazio eguna. Izaro, plazan.
  • Abuztuak 1, osteguna. San Inazio bigarrena. Zetak, plazan.

Taldeak eta datak iragartzeko, gainera, bideo hau plazaratu du udalak.