'Gure inguruko hegaztiak' argazki erakusketa, zabalik

Iraia Oteiza 2024ko api. 7a, 14:30

Juan Mari Ibarzabal argazkilari azpeitiarraren lanak Betharram aretoan egongo dira ikusgai hilaren 21era bitartean.

Juan Mari Ibarzabal argazkilariaren Gure inguruko hegaztiak argazki erakusketa zabalik da dagoeneko. Azpeitiarrak inguruko zenbait hegaztiri ateratako argazkien bilduma Betharram erakusketa aretoan egongo da ikusgai hilaren 21era bitartean. Herritarrek honako ordutegian izango dute erakusketara bertaratzeko aukera: larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara; eta aste barruan, 18:00etatik 20:00etara.