'Bota aurretik, eraldatu' esperientzia jarriko dute martxan Ekoetxean

Iraia Oteiza 2024ko api. 5a, 17:20

Gauza berriak erosi ordez, zaharrak eraldatzen ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Apirilaren 14an egingo dute jarduera, 10:30ean, Ekoetxean. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da.

Etxean baztertutako gauzei bigarren bizitza emateko esperientzia antolatu du Azpeitiko Ekoetxeak, Bota aurretik, eraldatu izenburupean. Bertaratzen direnek, gauza berriak erosi beharrean, aurretik dituztenak eraldatzen ikasteko aukera izango dute. Hori horrela, esperientzia honetako parte hartzaileek etxean dituzten elementuekin lanpara bat sortuko dute, kontsumo kontzienteago eta iraunkorragoa bultzatuz.

Apirilaren 14an egingo dute jarduera, 10:30ean. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da, honako lotura honetan.