Sanagustin dantzaleku bihurtuko da gaur gauean

Iraia Oteiza 2024ko api. 5a, 12:39
Sanagustin dantzaleku egitasmoko irudia. (Artxibokoa)

Hilero bezala, areto dantzek hartuko dute Sanagustin kulturgunea gaur, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa eta bachata doinuak dantzatzeko aukera izango da bertan. 

Sanagustin kulturgunea dantzaleku bilakatuko da gaur iluntzean. Hilero egin ohi duten moduan, 23:00etatik hasita askotariko areto dantzak egiteko elkartuko dira herritarrak; hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak dantzatuko dituzte.