'Hamaika' erakusketa Azpeitira iritsiko da larunbatean

Iraia Oteiza 2024ko api. 4a, 10:40
Erakusketako irudietako bat. (Kulturaz)

Makroproiektuek naturan izango duten eragina azaltzen duen erakusketa ibiltaria da Hamaika. Euskal Herrian barrena ibili ostean, Azpeitian egongo da ikusgai larunbatetik hilaren 14ra bitartean.

Hamaika lurraldearen defentsan sortutako diziplina anitzeko proiektu artistikoa da. Euskal Herrian ezarri nahi diren makroproiektuek naturan izango duten eragina azalduz, hamaika irudigilek egindako arte adierazpenek osatzen dute erakusketa. Horiekin batera, proiektuek "kalteak" eragin dizkietenen testigantzak ere biltzen ditu.

Etxalarko (Nafarroa) Haizeak Bizirki taldearen ekimenez sortu da erakusketa ibiltaria, eta Sañu Bizirik taldearen eskutik iritsiko da Azpeitira. Sanagustin kulturgunean egongo da ikusgai larunbat eguerdiko 12:00etatik apirilaren 14ra bitartean. Sañu Bizirik taldeak erakusketara bertaratzeko gonbitea luzatu die herritarrei.