Odol ateraldia izango da datorren asteazkenean

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 25a, 09:17

Gotatanta.eus webgunearen bidez eman daiteke izena egunotan, eta egunean bertan eta bezperan ere bai, telefonoz 943-00 78 84 zenbakira deituta.

Datorren asteazkenean, martxoaren 27an, izango da hurrengo odol ateraldia, 16:00etatik 20:30era, Soreasuko pasabideko parrokiaren lokalean. Ostiralaz geroztik, Gotatanta.eus webgunearen bidez izena eman daiteke. Dena den, telefonoz izena emateko ohitura dutenek horrela egiteko aukera ere izango dute, odol emate egunean bertan edo bezperan 943-00 78 84 zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.