Igarako errota ezagutzeko aukera egongo da larunbatean eta igandean

Intza Trula 2024ko mar. 21a, 09:28
Igarako errotara egindako bisita baten irudia. (Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta bi bisita gidatu egingo dituzte egun bakoitzean: 16:00etan eta 17:00etan larunbatean, eta 11:00etan eta 12:00etan igandean. 

Loiola auzoan dagoen Igarako errota ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Azpeitiko Ekoetxeak larunbat eta igande honetarako. Bi bisita izango dira egun bakoitzean: larunbatean 16:00etan eta 17:00etan izango dira; igandean, berriz, 11:00etan eta 12:00etan. 

Publiko guztiari zuzendutako doako saioak izango dira XVIII. mendeko ur errotan eskainiko dituztenak, baina halere, joan nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute honako lotura honetan.