Zozketa

Maixol Muguruza eta Aitor Mujika bazkideek irabazi dituzte Errigoraren saskiak

Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 12:55

Nafarroa hegoaldean ekoitzitako askotariko jakiz zein edariz osatutako saskiak irabazi dituzte Uztarriaren bi bazkideak.

Zozkatu ditu Uztarria Gukak Errigoraren udaberriko kanpainako bi saskiak. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute.

Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak eta eskaerak ere egin daitezke Errigoraren webgunearen bidez. Kanpaina horrekin bat eginez, Uztarria Gukak Errigoraren bi saski zozkatu ditu bazkideen artean, eta Maixol Muguruza (argazkian) eta Aitor Mujika bazkideek jaso dituzte horiek.