Lehiaketa

Intza Zelaiak irabazi du Martxoaren 8aren inguruko galdera-erantzunen jolasa

Zerbitzuak 2024ko mar. 15a, 15:51

Hamar galderak ondo erantzun dituzten herritarren artean Kako bitxiak-en lepokoa zozkatu du Uztarria Gukak, eta Zelaia izan da garailea. 

Martxoaren 8aren harira galdera-erantzunen jokoa egin du Uztarria Gukak bere webgunean, eta Intza Zelaiak irabazi du jolasaren saria. Hain zuzen ere, hamar galderak ondo erantzun dituzten herritarren artean Kako bitxiak-en lepokoa zozkatu du Uztarria Gukak. Orotara, 86 lagunek parte hartu dute jokoan, eta zozketa eginda, Zelaia izan da garailea. Hark dagoeneko jaso du saria.