Zozketa

Uztarria Gukak Goenaga jogurtez osatutako saskia zozkatuko du

Erredakzioa 2024ko mar. 12a, 12:55

Bazkideek ostiraleko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleen berri egunean bertan emango du Uztarria Gukak.

Goenaga jogurtez osatutako saskia zozkatuko du Uztarria Gukak bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 52 da.

Ostiraleko 12:00ak bitartean izango dute bazkideek parte hartzeko aukera, eta irabazleak egun horretan bertan jakinaraziko ditu Uztarria Gukak.