Zozketa

Nikotina eta Raimundo el Canastero taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko mar. 12a, 08:07

Kontzertua ostiralean izango da, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Nikotina eta Raimundo el Canastero musikariek kontzertua eskainiko dute ostiralean, martxoak 15, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.