Hainbat haurrek eskutitzak eman dizkiete Errege Magoen laguntzaileei

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 4a, 18:28

Errege Magoak bihar iritsiko dira Azpeitira, eta gaur haien laguntzaileak izan dira udaletxeko arkupeetan. Haurren eskutitzak jasotzeaz gain, karameloak eman dizkiete horiei.

Bihar, ostirala, iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Azpeitira, eta gaur haien laguntzaileak izan dira herrian. Hain zuzen ere, udaletxe azpiko arkupetan egon dira 17:30etik aurrera, eta bertaratu diren haurren eskutitzak jaso dituzte. Ohi bezala, karameloak eman dizkiete bisitan joan zaizkien umeei.