Gabonetako Marrazki Lehiaketako sariak banatu dituzte

Ane Olaizola 2023ko abe. 28a, 09:54

Bertan merkatari elkarteak antolatutako marrazki lehiaketaren sari banaketak ekitaldia egin zuten atzo iluntzean Sanagustin kulturgunean, eta Jare Aldanondo, Julen Arrizabalaga eta Unax Aranbarri izan ziren saridun nagusiak.

Bertan merkatari elkarteak marrazki lehiaketa antolatu du Gabonetan, eta atzo, asteazkena, banatu zituen sariak Sanagustin kulturgunean. Hiru mailatan bereizi dute lehiaketa, eta honako hauek izan dira saridunak: HHko kategorian, Jare Aldanondok jaso du sari nagusia, eta Paule Landak eta Udane Caballerok bigarren eta hirugarren sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. LH 1-3 mailen arteko kategorian, Julen Arrizabalaga izan da irabazlea, eta haren atzetik sailkatu dira Xuare Elduaien eta Goiatz Etxaniz. LH 4 eta 6. mailen arteko kategorian, bestalde, Unax Aranbarrik lehenengo postua eskuratu du, Ekaitz Goenagak bigarrena, eta Luken Larrañagak, hirugarrena. 50 euro, 30 euro eta 20 euroko erosketa bonuak banatu dizkiete saridunei.

Lehiaketan parte hartu duten guztien marrazkiak Sanagustin kulturgunean daude ikusgai bihar bitartean.