Eguberri eguneko kontzertua eskaini du Udal Musika Bandak Sanagustinen

Iraia Oteiza 2023ko abe. 25a, 13:31

Gabonetako zenbait abestiren doinuak interpretatu ditu Udal Musika Bandak Sanagustin kulturgunean eskaini duen kontzertuan. Hainbat herritar hurbildu dira ekitaldia ikustera.

Azpeitiko Udal Musika Bandak Eguberri eguneko kontzertu berezi eskaini du gaur, abenduak 25, Sanagustin kulturgunean. 12:30etik aurrera Gabonetako hainbat abesti interpretatu ditu bandak Unai Frantsesenaren gidaritzapean, eta honako kantuak entzun ahal izan dira bertan: The spirit of Christmas, Gaur da nere kristauak, Birjina maite, Twinkling tuneseko Song of the Kings eta The lights of X-mas, Hator Hator, Mesias sarritan, Carol of the bells, Jingle bells fantasy, Winter wonderland.