Frantziskanetako aurtengo Jaiotza ikusgai jarri dute

Iraia Oteiza 2023ko abe. 25a, 13:00

Errege egunera arte egongo da ikusgai Frantziskanetako komentuan jarri duten jaiotza. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik.

Gabonak iritsita, aurtengoan ere Jaiotza atondu dute Frantziskanetako komentuan. Gaur, Eguberri egunean, inauguratu dute, eta herritarrak gonbidatu dituzte hura ikustera. Errege egunera arte izango da Jaiotza ikusteko aukera: hain zuzen ere, goizez, 09:00etatik 13:00etara izango da gunea zabalik, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Bestalde, parrokiko jaiotza ere ikusgai dago dagoeneko. Hango ordutegia 17:00etatik 20:00ak arterakoa da, beti ere hileta elizkizunik ez badago.