Parrokiako Caritasentzat dirua biltzeko kalejira egingo du Julian Barrenetxea abesbatzak igandean

Intza Trula 2023ko abe. 22a, 10:30

Julian Barrenetxea abesbatzakoak Jaiotzarekin kalejiran, 2022an. (Ihintza Elustondo)

Urtero legez, Julian Barrenetxea abesbatzako kideak Jaiotzarekin aterako dira kalejiran eta Gabon kantuak abestuko dituzte kalez kale. 18:00etan abiatuko dute desfilea, Perez Arregi plazatik.

Igandean, Gabon egunean, Julian Barrenetxea abesbatzak kalejira egingo du herrian zehar Jaiotzarekin. 18:00etan, Perez Arregi plazatik hasiko dute ibilbidea, eta Gabon kantuak abestuz girotuko dituzte kaleak.

Aurreko urteetan egin izan duten moduan, aurten ere Jaiotzarekin bildutako diru guztia Caritasi emango diote. Julian Barrenetxea abesbatzako kideek azpeitiar guztiak animatu dituzte desfilera.