Zapatuan Gabonetako Zumbatoia egingo dute igerilekuan

Aitziber Arzallus 2023ko abe. 14a, 12:02

11:00etan hasiko da saioa eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Parte hartzera animatzen diren herritarrei Gabonetako apaingarriak soinean dituztela azaltzeko eskatu diete antolatzaileek. Saioan parte hartzea doakoa izango da, baina komeni da aurrez izena ematea; igerilekuko sarreran egongo da horretarako aukera.

Larunbat goizerako Gabonetako Zumbatoia antolatu dute Azpeitiko Kirol Patronatuak eta Zumbako irakasleek. 11:00etan hasiko da saio eta 12:30ean bukatuko da, eta parte hartzera animatzen diren herritarrei Gabonetako apaingarriak soinean dituztela azaltzeko eskatu diete antolatzaileek.

Lara Idoeta eta Regla Hernandez izango dira saioaren gidariak eta Ainhoa Aranbarri gonbidatu bereziak ere parte hartuko du saioan. Horiez gain, Zumba Gazten aritzen diren hainbat kide ere irakasle lanetan ariko dira. Gabon giroko kantak dantzatuko dituzte larunbatean, eta horiez gain, baita EITB Mataroirako aukeratuu duten Aukera berriak abestia ere.

Saioan parte hartzea doakoa izango da, baina komeni da aurrez izena ematea; igerilekuko sarreran egongo da horretarako aukera.