Gutuna

Eserlekuak falta dira Garmendipeko zelai artifizialetan

Maite Beldarrain 2023ko ira. 15a, 12:10
Garmendipeko zelai artifizialetako baten irudia.

Maite Beldarrainek Uztarriaren erredakziora bidalitako gutuna da honako hau. Garmendipeko zelai artifizialetan aulkiak jartzea eskatu du, "herritar guztiek" futbolaz goza dezaten.

Garmendipeko futbol zelai artifizialen instalazioak ez direla herritar guztientzat egokiak iruditzen zait. Askotan joaten naiz hara herriko hainbat talderen partidak ikustera, eta uste dut eserlekuak falta direla ikusleentzako. Izan ere, elbarritasunen bat duten herritarrak bertaratzen direnean, aulkiren baten falta sumatzen dute, eta badakit jendea horregatik Garmendipera joan gabe gelditzen dela. Uste dut herritar guztiok dugula futbolaz gozatzeko eskubidea, eta eskaera horixe egin nahiko nuke.