Santioak eta saninazioak 2023

Zozketa eginda itxi du Uztarriak festetako tonbola

Erredakzioa 2023ko abu. 2a, 09:24

Uztarriaren tonbola San Inazio bezperako arratsaldean. (Aritz Mutiozabal)

Hiru sari zozketatu dira aurten ere: ordenagailu eramangarri bat eta bi asteburupasa. Saritutako zenbakiak dituztenek abuztuaren 28tik irailaren 15era arte jaso dezakete saria; tarte horretan lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeek irailaren 16tik 30era arte izango dute saria eskatzeko aukera. Bestalde, tonbolako bestelako sariak jasotzeko dituztenek abuztuaren 28tik irailaren 15era arte jaso ditzakete, Uztarriaren egoitzan.

Atzo itxi zuen Uztarriak Santio eta San Inazio festak direla-eta Erdikaleko 2. zenbakian jarri duen tonbola. Hamabigarren aldiz jarri du festetako tonbola Uztarriak, eta aurten ere harrera bikaina egin diote herritarrek. Eskerrik asko parte hartu duten herritar guztiei!

Ohi bezala, zozketa egin ondoren itxi zen tonbola. Hiru sari hauek zozkatu ditu Uztarriak aurten: ordenagailu eramangarri bat, eta asteburuko bi egonaldi. Hauek dira saritutako zenbakiak:

1. saria: Ordenagailu eramangarria, Softekin Informatikaren eskutik

  • Saritutako zenbakia: 19347.
  • Ordezko zenbakia: 05234.

2. saria: Asteburuko egonaldia Donemarian (Nafarroa), Halcon Bidaiak-en eskutik

  • Saritutako zenbakia: 12773.
  • Ordezko zenbakia: 09182.

3. saria: Asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak-en eskutik

  • Saritutako zenbakia: 01237.
  • Ordezko zenbakia: 07349.

Saritutako zenbakiak dituztenek abuztuaren 28tik irailaren 15era arte jaso dezakete saria; tarte horretan lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeek irailaren 16tik 30era arte izango dute saria eskatzeko aukera. Bestalde, tonbolako bestelako sariak jasotzeko dituztenek, abuztuaren 28tik irailaren 15era arte jaso ditzakete, Uztarriaren egoitzan, Soreasuko Dinamoa eraikinean.

Zalantzaren bat izanez gero, 943-15 03 58 da Uztarriaren bulegoko telefono zenbakia. Abuztuaren 28tik aurrera dei daiteke bertara.