Santioak eta saninazioak 2023

Plaza bete jende, Bulegoren kontzertuan

Julene Frantzesena 2023ko abu. 2a, 09:11

Plazan jendetza elkartu zen Bulegoren kontzetuarekin. (Andoni Elduaien)

Emanaldi ederra eskaini zuen Azkoitiko taldeak, plaza jendez leporaino zela. Txosnaguneko kontzertuetan ere herritar ugari elkartu ziren, baita Olazko Andre Mariaren plazako erromerian ere.

Saninazioetako azken gaua izan zen atzokoa, eta Bulego taldea izan zen plazako agertokian. Kontzertu ederra eskaini zuen Azkoitiko taldeak, plaza jendez leporaino zela. Herritar ugari joan zen emanaldira, talde entzutetsuaren doinuez zuzenean gozatzera.

Txosnagunean ere herritar ugari elkartu ziren, Lukieken, Rodeoren, Maixa eta Malakiasen kontzertuetan, baita Olazko Andre Mariaren plazan ere, Obaneukeren erromeriarekin.