Santioak eta saninazioak 2023

Hainbat herritar eraman ditu plazara Chambaok

Julene Frantzesena 2023ko abu. 1a, 11:48

Chambaoren kontzertua, plazan. (Maialen Etxaniz)

Artista malagarrak, bere taldearekin batera, flamenko eta musika elektronika doinuak eraman zituen agertokira, eta herritarrak dantzan jarri zituen. Gaur Bulegoren txanda izango da plazan, 23:30ean.

Chambaoren kontzertua izan zen atzo, San Inazio egunez, gauean plazan, eta herritar ugari izan ziren emanaldiaz gozatzen. Artista malagarrak, bere taldearekin batera, flamenko eta musika elektronika doinuak eraman zituen agertokira, eta herritarrak dantzan jarri zituen.

Atzo gauean, bestalde, Olazko Andre Mariaren plazan ere dantza izan zen nagusi; izan ere, hainbat eta hainbat aritu ziren gorputza astintzen Puro Relajo taldearen doinuekin.

Gaur, berriz, Bulegoren txanda izango da. 23:30ean hasita eskainiko du Azkoitiko talde entzutetsuak kontzertua plazan. Ez da, baina, Bulegorena izango gaurko kontzertu bakarra: Lukiek, Rodeo eta Maixa zein Malakiasen emanaldiak izango dira txosnagunean; eta Obaneukeren erromeria, berriz, Olazko Andre Mariaren plazan.