Santioak eta saninazioak 2023

Tradizioak berritu dituzte San Inazio goizean

Urtzi Oteiza 2023ko uzt. 31a, 16:01

Parrokian hasi eta bukatu da uztailaren 31ko meza nagusiaren aurreko ohiko prozesioa, eta udala korporazioan joan da aurten ere elizara. Meza ondorenean, Udal Musika Bandak saninazioetako kontzertua eman du Sanagustinen, eta hainbat gazte bigantxekin jolasean aritu dira Done Jakuen.

San Inazio eguneko festa egitarauaren lehen hitzorduen errepasoa ikus daiteke bideo honetan, korporazioaren, prozesioaren, bigantexen eta Udal Musika Bandaren kontzertuaren irudiekin.

Bazkalondoko atseden tartearen ostean, 17:30etik aurrera berpiztuko da gesta giroa herriko hainbat gunetan. Hona hemen, San Inazio eguneko arratsalde, iluntze eta gauerako ekitaldi eskaintza:

17:30. Bigantxak, Done Jakue kalean.

17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren atarian.

18:00. Gaztetxoentzat karaokea, Matxinada plazan.

18:30. Zezenketa, zezen plazan.

18:30. Tio Teronen Semeak taldearen Festamentua dantza emanaldia plazan.

19:00. Oria txarangaren kalejira, Landetatik hasita.

20:00. Etxera jantokiaren irekiera.

20:30. Parrillada, plazan.

22:00. Checkboyz taldearen kontzertua, txosnagunean.

22:00. Puro Relajo taldearen emanaldia Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.

23:00. Su festa, Izarraizko Atea parkean.

23:30. Chambao taldearen kontzertua, plazan.

00:30. Mehatxuka taldearen kontzertua, txosnagunean.

02:00. Istilu taldearen kontzertua, txosnagunean.