Santioak eta saninazioak 2023

Jendetza eta giro ona nagusi, San Inazio bezperan

Aitziber Arzallus 2023ko uzt. 30a, 19:57

Jardueraz betetako arratsaldea izan da, eta datozen orduetan ere festak ez du etenik izango. DJak, kontzertuak, su festak... Iluntze atsegina pasatu ahal izateko aukera zabala dute herritarrek.

Eguerdian eman diete aurtengo San Inazio festei hasiera ofiziala txupinazoarekin, eta harrezkero, jendetza dabil Azpeitiko kaleetan zein jaietako egitarauaren barruan antolatutako jarduera guztietan, eta ez pentsa aukerarik izan ez denik.

15:00etan hasita, herri bazkari jendetsua egin dute plazan, eta ondoren, 17:00etan, txosnak ireki eta jolasak egin dituzte gazteek. 17:30etan, berriz, bigantxak atera dituzte Frontoi Txiki alboan, eta jendetza elkartu da haien bueltan ere. Umeek, berriz, Matxinada plazako apar festan parte hartzeko aukera izan dute, eta asko izan dira animatu direnak.

Geroxeago, zezenketen bueltako kontuek hartu dute protagonismoa. Perez Arregi plazatik zezen plazarainoko bidean ehunka herritar zeuden 18:00ak alderako, ohiko kalejiraren zain; eta zezen plazako atarian, zezenzaleak ez ezik, zezenketen kontrakoak ere bai protestan. Gaurkoan Ana Romero ganadutegiko zezenak izan dira plazara atera dituztenak, eta Diego Urdiales, Daniel Luque eta Diego Carretero toreatzaileak haien aurrean jarri direnak.

Datozen orduetan ere, festak ez du etenik izango.

  • Gaur, San Inazio bezpera.
    • 20:00. Josu Rodriguez eta Davila DJak, plazan.
    • 20:00. Etxera jantokiaren irekiera.
    • 22:00. Pantxoa Karrereren kontzertua, Olazko Andre Mariaren plazan.
    • 22:00. Manitu taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 23:00. Su festa, Izarraizko Atea parkean.
    • 23:30. Muxutruk taldearen erromeria, txosnagunean.
  • Uztailak 31, astelehena, San Inazio eguna
    • 09:30. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Eltziegoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
    • 10:10. Udal korporazioa Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara joango da plazatik.
    • 10:30. Prozesioa Alde Zaharrean.
    • 11:00. Meza, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.
    • 12:30. Gauerdi txaranga kalez kale.
    • 12:30. Arratsaldeko zezenen aukeraketa, zezen plazan.
    • 12:30. Bigantxak Done Jakue kalean.
    • 13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
    • 17:30. Bigantxan, Done Jakue kalean.
    • 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren atarian.
    • 18:00. Gaztetxoentzat karaokea, Matxinada plazan.
    • 18:30. Zezenketa, zezen plazan.
    • 18:30. Tio Teronen Semeak taldearen Festamentua dantza emanaldia plazan.
    • 19:00. Oria txarangaren kalejira, Landetatik hasita.
    • 20:00. Etxera jantokiaren irekiera.
    • 20:30. Parrillada, plazan.
    • 22:00. Checkboyz taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 22:00. Puro Relajo taldearen emanaldia Olazko Andre Mariaren plazan.
    • 22:00. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.
    • 23:00. Su festa, Izarraizko Atea parkean.
    • 23:30. Chambao taldearen kontzertua, plazan.
    • 00:30. Mehatxuka taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 02:00. Istilu taldearen kontzertua, txosnagunean.
  • Abuztuaren 1a, asteartea, San Inazio bigarrena
    • 10:00. Izarraitz txistulari taldearen, Azpeitiko Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen goiz eresia.
    • 10:30. Herriko agintariek harrera egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei, Loiolan.
    • 10:30. Sañu Biziriken elkarretaratzea, Loiolan.
    • 11:00. Meza, Loiolako basilikan. Parrokiako Abesbatzak eta Julian Barrenetxea abesbatzak abestuko dute, eta Itziar Urbietak joko du organoa.
    • 12:00. Aire Ahizpak kalez kale.
    • 12:00. XII. Bakailao Txapelketa, plazan.
    • 12:30. Arratsaldeko zezenketako zezenen aukeraketa.
    • 15:00. Bakailao Txapelketako bazkaria, Azoka Plazan.
    • Ondoren, bakarrizketa saioa.
    • 16:30. Gaztetxoen patata tortilla txapelketa, Matxinada plazan.
    • 17:30. Bigantxak, Done Jakue kalean.
    • 18:00. Garbijai kale animazioa, Balentina Agirre plazan.
    • 18:30. Zezenketa, zezen plazan.
    • 19:00. Los Pasai txaranga.
    • 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
    • 22:00. Lukiek taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 22:00. Obaneuke taldearen erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.
    • 22:00. Pala partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.
    • 23:30. Bulego taldearen kontzertua, plazan.
    • 01:00. Rodeo taldearen kontzertua, txosnagunean.
    • 02:30. Maixa eta Malakiasen kontzertua, txosnagunean.
  • Abuztuak 2, asteazkena, San Inazio hirugarrena
    • 06:00. Incansables txaranga Alde Zaharrean.
    • 07:00. Bigantxak Done Jakue kalean.
    • 08:30. Suziriarekin, jaien bukaera.