Santioak eta saninazioak 2023

Gogotik hasi dira herritarrak saninazioak ospatzen

Urtzi Oteiza - Aitziber Arzallus 2023ko uzt. 30a, 15:06

Erlo Telebistak honako bideo honetan jaso ditu saninazioen hasierak utzi dituen irudiak.

Festarako eta aldarrikapenetarako gogoa izan dira nagusi saninazioen hasierako orduetan. Plaza leporaino zela bota dute jaien hasierako suziria adinekoen zaintzan aritzen diren emakumeen lau ordezkarik. Harrezkero, festa giroa da nagusi herrian.

Hona hemen jaietako lehen ekitaldietako irudiekin eta herritarren adierazpenekin osatutako bideoa.