Harrapazak/n Jordi!

Andoni Urbistondo (Aiurri.eus) 2023ko uzt. 23a, 20:17
Jordi Meeus, Pariseko podiumean. (@LeTour)

Jordi Meeus belgikarrrak irabazi du Eliseoko Zelaietako esprint handia, ezustean, Philippsen faboritoa menderatuz.

Akabo. Gureak egin du!

Tourra bukatu da, 11 hilabeteko agonia hasi da. Vuelta hasteko 34 egun! Gaitzerdi! Jordi Meeusen ezusteko garaipenarekin pasatuko dugu basamortuko zeharkaldi gogorra. Belgikarrak ezusteko handia eman du Eliseoko Zelaietan irabazita, jokatu diren esprintetan ez baita garaipenaren jokoan sartu. Parisen bai, non eta Tourraren bihotzean, Philipsen bekataria eta Groenewegen betiereko hautagaia menderatuz.

Vingegaard lasai helmugaratu da,  garaipena ospatuz! Vueltan izango da danimarkarra. Bihar Tourreko balantzea! Iraun!