Santioak eta saninazioak 2023

Uztarriak bihar zabalduko du festetako tonbola, sari ugarirekin

Erredakzioa 2023ko uzt. 21a, 18:30

Azken urteetako legez, Erdikaleko 2. zenbakian kokatuko da tonbola. Aurten bederatzi egunez izango da irekita: uztailaren 22an, 23an, 24an, 25ean, 28an, 29an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean. Aurtengoa tonbolaren 12. edizioa izango da, eta orain arteko legez, herriko saltokien nahiz elkarteen zein eragileen babesa jaso du egitasmoak.

Badatoz herriko festak, eta horrekin batera, Uztarria Komunikazio Taldearen tonbola. Bihar, uztailak 22, zabalduko ditu Uztarriak tonbolaren ateak, eta jaiek irauten duten bitartean irekita izango da. Azken urteetako legez, Erdikaleko bigarren zenbakian jarriko du tonbola Uztarriak.

Uztarria tonbola posible egin duten guztiei eskerrak eman beharrean da aurten ere. Bertan merkatarien elkarteak, eta herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ile-apaindegik, harategik, gozotegik eta abarrek babestu dute egitasmoa, baita herriko taldeek eta eragileek ere. Uztarriak duela hamalau urte jarri zuen martxan tonbola, diru-sarrera propioak lortzeko behar-beharrezkoa delako.

Sei egunez zabalik

Aurten sei egunez izango da irekita Uztarriaren festetako tonbola, santioetan eta saninazioetan: uztailaren 22an, 23an, 24an, 25ean, 28an, 29an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean.

Honako hau izango dira egunez egun tonbolak izango duen ordutegia:

  • Bihar, uztailak 22, Umeen Eguna: 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 00:30era.
  • Etzi, uztailak 23: 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.
  • Etzidamu, uztailak 24, Santio bezpera: 18:30etik 00:00etara.
  • Uztailak 25, Santio eguna: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 23:00etara.
  • Uztailak 28: 19:00etatik 23:00etara.
  • Uztailak 29: 18:30etik 01:00etara.
  • Uztailak 30, San Inazio bezpera: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00era.
  • Uztailak 31, San Inazio eguna: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00era.
  • Abuztuak 1, San Inazio bigarrena: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00era.

Inoiz baino sari gehiago

Urtero bezala, euro baten truke tonbolako bi txartel erosi ahal izango dira, eta aurten ere, oparien zerrenda luzea izango da. Saridun txartelez gain, zozketarako zenbakidun ugari izango dira. Azken zozketa abuztuaren 1ean egingo du Uztarriak tonbolan bertan; orduan jakinaraziko ditu zein diren aurtengo zenbaki sarituak.

Uztarriak eskerrak eman nahi dizkie urtero bezala tonbolari babesa ematen dioten herriko saltoki, elkarte, nahiz eragileei.