Vingegaardek Tourra ia eskura, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 19a, 17:57

Atzo erlojupekoan Vingegaardek Pogacarrekiko tarte esanguratsua ireki ondoren, gaur, Alpeetako azken etapan, esloveniarrak kale egin du, eta danimarkarra are liderragoa da orain: zazpi minutu eta erdiko abantaila du, eta bere bigarren Tourra gero eta gertuago. Courchevelen, Felix Gall izan da irabazlea.

Eta Uztarriaren Pourran, aspaldiko partez, aldaketak izan dira taldeen sailkapenaren buruan; Klik23! taldea jarri da lehen postuan. Honela gelditu da, bestalde, saridunen behin-behineko zerrenda.