Karnabalak 2023

Elegante Eguneko photocalleko zozketak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko ots. 23a, 17:43

Photocallean argazkia atera zutenen artean zozketa egin ondoren, Haritz Iturzaeta eta bere lagunak izan dira irabazleak.

Arrakastatsua izan zen Uztarriak Elegante Egunean plazan jarritako photocalla, izan ere, herritar ugari jarri ziren polaroidearen atzean, dotore, argazkia ateratzeko. Aurten berrikuntza bat izan da, gainera, photocallean: hara joan eta argazkia atera zuten herritar guztien arttean Elikaguneak prestatutako otarre bat zozkatu du Uztarriak. 

Photocallean argazkia atera zutenen artean zozketa egin ondoren, Haritz Iturzaeta eta bere lagunak izan dira irabazleak. Horiek gaur jaso dute saria Elikagunean bertan.