Karnabalak 2023

Herritarrak dotore, Uztarriaren photocallean

Julene Frantzesena 2023ko ots. 20a, 10:14

Jendetza izan zen atzo Uztarriaren photocallean argazkiak ateratzen. Komunikazio taldeak asteazkenean jakinaraziko du nork irabazi duen Elikagunearen otarrea.

Jendetza izan zen atzo Azpeitian Elegante Egunean, eta Uztarriak plazan jarritako photocalla ere arrakastatsua izan zen. Herritar ugari jarri ziren polaroidearen atzean, dotore, argazkia ateratzeko, eta hain zuzen ere, argazki horiexek dira bilduma honetan ikus daitezkeenak.

Aurten berrikuntza bat izan da, gainera, photocallean: hara joan eta argazkia atera duten herritar guztien arttean Elikaguneak prestatutako otarre bat zozkatuko du Uztarriak. Saridunaren izena asteazkenean jakinaraziko du komunikazio taldeak.