Karnabalak 2023

Haurrentzako antzerki emanaldia izan da Azoka Plazan

Nerea Uranga 2023ko ots. 19a, 20:29

Elegante Eguneko egitarauaren barruan, Ipurbeltz antzezlana ikusteko aukera izan dute haurrek Azoka Plazan.

Arratsaldean Azoka Plazan haurrei zuzendutako antzerki emanaldia izan da, eta dozenaka lagun bildu dira. Ipurbeltz kale antzerkia izan da, 17:30ean hasita.

Bihar, Astelehen Karnabalez,haurren mozorro festa izango da eguerdia artean. 12:30ean irtengo da haur mozorrotuen desfilea herriko erraldoiekin, eta Banda Gazteak, txilibiteroek eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariek girotuko dute. Bukaeran, kalejirako partaideen artean gozokiak banatuko dituzte, eta Diskopuntx taldearekin dantzaldia izango da plazan.

Arratsaldean, berriz, haur eta nerabeentzako jolas parkea jarriko dute 16:0etatik 20:00etara Izarraitz pilotalekuan. Errealitate birtualeko jolasak, dance jokoak eta simuladoreak egongo dira bertan. Sarrera doan izango da.