Karnabalak 2023

Bizikleta eta scooter akrobazien saio ikusgarria izan da Izarraitz pilotalekuan

Nerea Uranga 2023ko ots. 18a, 18:14

FunBox taldeko bost kidek Freestyle Street Showa ikuskizuna eskaini dute gaur arratsaldean Izarraitz pilotalekuan. Gozamen ederra hartu dute frontoian bildutakoek.

 

Haurrak eta helduak bildu dira gaur arratsaldean Izarraitz pilotalekuan. Freestyle Street Showaz gozatu ahal izan dute, 17:30etik aurrera. FunBox taldeko bost kidek trialsin eta dirt jump akrobazien ikuskizuna eskaini dute, eta jauzi ikusgarriak egin dituzte, bertan bildutako jendearen gozamenerako. Saioa Azpeitiko Udalak antolatu du karnabaletako egitarauaren barruan.

Astelehen Karnabalean, berriz, haur eta gaztetxoentzako parkea muntatuko dute Izarraitz pilotalekuan. 16:00etatik 20:00etara izango da parkea zabalik. Errealitate birtualeko jolasak, dance jokoak eta simuladoreak jarriko dituzte jolasteko. Sarrera doan izango da.