Karnabalak 2023

Festak ez du etenik izango astearte iluntzera arte

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 18a, 21:00

Iazko Elegante Eguna. (Arnaitz Rubio Aprea)

Udalak karnabaletarako prestatutako egitarauko hainbat ekitaldi dagoeneko izan diren arren, bihartik aurrerakoak izango dira egun handienak. Datozen hiru egunetan festak ez du etenik izango, eta kalean izango da zertaz gozatua. 

Egitaraua

Bihar, Elegante Eguna.

  • 09:00. Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
  • 11:30. Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen diana, eta Incansables txaranga herriko kaleetan.
  • 12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
  • Egun osoan, XLIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketa-Imanol Elias Seria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta.
  • 12:30. Elegante Eguneko pasiera, eta Itsasi dantza taldeko artzain-inudeen, danbor jotzaileen nahiz karrozaren kalejira, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Incansables txarangaren laguntzarekin. Incansables txarangaren emanaldia herriko kaleetan.
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Eltziegoko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
  • 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
  • 17:30. Ipurbeltz kale antzerkia, Azoka Plazan.
  • 19:30. Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. Josu Rodriguez DJaren emanaldia, plazan.
  • 20:00. Rock Kalean elektrotxarangaren emanaldia herriko kaleetan.

Etzi, Astelehen Karnabala. 

  • 11:00. Sokamutur txikia Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.
  • 12:30. Herriko erraldoiek eta buruhandiek irekiko dute mozorrotutako haurren desfilea. Banda Gaztea, txilibiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak ariko dira giroa alaitzen. Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia izango da, Diskopuntx taldearekin, eta gozokiak banatuko dituzte plazan.
  • 16:00. Haurrentzako jolas parkea, eta gazteentzat eta nerabeentzat errealitate birtualeko jolasak, dance jokoak eta simuladoreak Izarraitz pilotalekuan. 20:00ak arte.
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
  • 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Saka.
  • 18:30. Deiadar txaranga kaleetan.
  • 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
  • 20:00. Mozorro lehiaketaren hasiera.
  • 20:00. Davila DJa, plazan. Gainera, Vertical perkusio taldearen kalejira.
  • 23:30. Oihan Vega DJa, plazan.
  • 00:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.
  • Ondoren, Perculights perkusio taldearen emanaldia, kaleetan zehar.

Etzidamu, Astearte Karnabala.

  • 00:30. Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan.
  • Ondoren, Itsasiko ttuntturroak kaleetan.
  • 05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
  • 06:00. Udal Musika Bandaren eskutik, goiz eresia.
  • 07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
  • 12:00. Herriko Banda Gaztearen kalejira.
  • 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz.
  • 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
  • 17:30. Bat, bi, hiru... magia ikuskizuna Sun magoaren eskutik, Sanagustin kulturgunean.
  • 18:00. Irulitxa txaranga kalez kale.
  • 20:00. 2023ko karnabalen amaiera: suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.