Karnabalak 2023

Uztarriak photocalla jarriko du gaur eguerdian plazan

Uztarria.eus 2023ko ots. 19a, 07:30

Kuadrilla bat 2022ko 'photocall'-ean.

Kioskoaren atzeko aldean jarriko du polaroidea, eta herritarrek 13:00etatik 14:30era bitartean izango dute han argazkiak ateratzeko aukera. Photocall-eko argazki guztiak bihar izango dira ikusgai webgune honetan, eta han argazkia ateratzen dutenen artean Elikaguneko otarre bat zozkatuko du Uztarriak.

Uztarria Komunikazio Taldeak photocall-a jarriko du gaur eguerdian plazan, kioskoaren atzeko aldean. 13:00etatik 14:30era izango dute herritarrek han argazkiak ateratzeko aukera.

Argazkiak festa giroko apaingarriz eta osagarriz hornituta atera ahal izango dituzte hala nahi dutenek. Uztarriako kazetariek aterako dituzte argazkiak, eta horiek bihar izango dira ikusgai webgune honetan.

Aurten berrikuntza gisa, photocall-ean argazkia ateratzen dutenen artean Elikaguneak prestatutako otarre bat zozkatuko du Uztarriak. Asteazkenean jakinaraziko du nor den sariduna. 

Animatu eta atera karnabaletako argazki dibertigarrienak Uztarriaren photocallean!